undefined

Erika, itzuleratik gertuago

Erika, itzuleratik gertuago

Aurrelari zuri-gorria aste honetan hasi da taldearekin entrenatzen eta litekeena da Rayo Vallekanoren aurkako deialdian sartzea

Erika Vazquezen itzulera gero eta gertuago dago. Athletic Clubeko aurrelaria taldearekin entrenatzen hasi da aste honetan eta datorren igandean zuri-gorriek Rayoren aurka Madrilen (11:00) jokatuko duten partidarako deialdian sartzeko aukerak ditu. Nafarrak bi hilabete daramatza berdegunetik kanpo, Primera Iberdrolako hirugarren jardunaldian Paternan min hartu zuenetik. Medikuaren txostenak eskuineko oineko bigarren metatartsianoaren hezur-kontusioa izan zuela ondorioztatu zuen. Jokalari zuri-gorriak geldirik eduki behar izan zuen oina denbora batez eta apurka-apurka lasterketa egiten hasi zen, sendatzearen azken fasera iritsi arte.

Erika normaltasunez ari da entrenatzen aste honetan, eta oraindik mina sentitzen duen arren, baikor azaldu da bere bilakaerarekin. Bigarren jardunaldiko protagonista izan zen Erika, Lezaman Madril CFF-ren aurka j lortutako garaipenean bi gol lortu baitzituen. Astebete geroago Valentzian lesionatu zen aurrelari zuri-gorria. 36 urterekin kamiseta zuri-gorriarekin 400 partida jokatzetik gertu da Erika Vazquez (381 jokatu ditu orain arte) eta aldagelako zein berdegunea erreferentzia izaten jarraitzen du.