undefined

Jokalari Ohien partida, Medikuen Elkargoaren aurka

Jokalari Ohien partida, Medikuen Elkargoaren aurka

Ostegunean jokatu zen Lezaman, eta 4-1 izan zen emaitza

Athletic Clubeko beteranoen taldeak (Athletic Clubeko jokalari ohien elkarteko kideak) Bizkaiko Medikuen Elkargoko beteranoen taldearen aurkako partida jokatu zuen atzo, nolabait jokalari guztien arteko senidetzea egiteko balio izan zuena.

Partida honetarako Rafa Dehesak Sangroniz, Castilla, Eli Ibarra, Urizar, Goio Soria, Eleder, Luis Fernando, Iker, Gorka Soria, Andres, Oskar Alkorta, Mikel Amezaga, Lauri, Javi Gonzalez, Ander Lafuente, Mikel Aguirregomezkorta, Raul Loroño, Luke eta Joseba Etxeberria deitu zituen.

Zuri-gorriek 4-1 irabazi zuten, eta hauek izan ziren golegileak: Joseba Etxeberria (2), Raul Loroño eta Oskar Alkorta. Medikuen Elkargoko taldearen aldetik, Jon Esturok sartu zuen gola.