undefined

Juste neba-arrebak batera ari dira Lezaman

Juste neba-arrebak batera ari dira Lezaman

Arratek Emakumezkoen Athletic Club B taldean jokatzen du; Josuk, berriz, CD Basconian jokatzen du denboraldi honetan

Ez da ohikoena izaten futbol taldeko harrobietan anaiak edo ahizpak diren jokalariak ikustea, baina are zailagoa izaten da bikotea mutil batez eta neska batez osatua egotea: Athletic Cluben, Juste neba-arreben kasua da.

Arratek eta Josuk iragan amankomuna partekatzen dute, biak Sarrienako instalazioetan trebatu baitira, Leioako Emakumeak eta SD Leioako elastikoak defendatuz, hurrenez hurren.

Arratek 21 urte ditu eta 2017ko udan iritsi zen Lezamara. Hirugarren denboraldia du, beraz, kapitaina den Emakumezkoen Athletic Club B taldean. Josu, 19 urteko ezker muturra, gure Gazteak A talderako fitxatu zuten eta denboraldi honetan Hirugarren Mailan estreinatu da CD Basconiarekin.