undefined

San Mames horia Bizkarrezur Bifidoarengatik

San Mames horia Bizkarrezur Bifidoarengatik

Athletic Clubek bat egin du Bizkarrezur Bifidoaren Nazioarteko Egunarekin, urritasun larri honen berri eman eta kontzientziatzeko helburuarekin

Bizkarrezur bifidoa sortzetiko malformazio bat da, haurdunaldian sortzen dena, fetuak bizkarrezur-muina erabat garatzen ez duelako eta bizkarrezurra ixten uzten ez duelako. Horrela, bizkarrezur bifidoa duten haurtxoak lokomozio-aparatuan, nerbio-sisteman, gernu-sisteman eta ugalketa-sisteman kalte handiak pairatuz hazten dira. Ohikoa da, baita ere, bizkarrezur bifidoa duten haurrek hidrozefalia pairatzea, burezurra ohikoa baino handiagoa izatea eragiten duen gaitza.

Malformazio hori saihesteko, ugalketa adinean dauden emakumeek azido folikoa duten osagarriak jan ditzatela gomendatzen dute adituek, haurdunaldiaren aurretik eta haurdunaldian zehar.

Garuneko paralisia eta gero, bizkarrezur bifidoa da egungo haur urritasunaren bigarren arrazoi nagusia. Hori dela eta, San Mameseko fatxada horiz piztea erabaki du Athletic Clubek, gaitz honen berri eman eta kontzientziatzea helburu duen egunarekin bat eginez. Urritasun hau pairatzen duten adingabeek eta hura zaintzeaz arduratzen diren senitartekoek eta profesionalek behar duten babesari buruz kontzientzia bilatzen du Bizkarrezur Bifidoaren Nazioarteko Egunak.