undefined

Gaurko lan saioan egon ez direnak

Gaurko lan saioan egon ez direnak

Larrazabalek entrenamendua utzi behar izan du buruko zauri baten ondorioz, eta Williams eta Kodro ez dira taldearekin aritu

Athleticek asteko bigarren lan saioa egin du gaur goizean Lezaman, igandean Granadaren aurka (San Mames, 14:00etan) jokatuko duen partida prestatze aldera.

Gaizka Larrazabalek lan saioa utzi behar izan du, kolpe batek zauria ireki baitio buruaren atzealdean. Iñaki Williams, bere aldetik, ez da taldearekin aritu. Hala gomendatu diote medikuek, pairatzen duen katarro-sindromea dela eta. Kenan Kodrok ere, giharretako gainkarga baten ondorioz, ezin izan du taldearekin entrenatu.