undefined

FC Intercity taldearen aurkako Kopako partida, 21: 00etan.

FC Intercity taldearen aurkako Kopako partida, 21: 00etan.

Errege Kopako lehen kanporaketako norgehiagokak ez du oraindik partida jokatuko den behin betiko tokia ezagutzen, Federazioak FC Intercity taldearen ohiko zelaia gaitzetsi ostean

2019-20 Kopako lehen kanporaketako partida abenduaren 17an (asteartea) jokatuko da, 21: 00etatik aurrera, Espainiako Futbol Federazioak (RFEF) gaur arratsaldeko zazpiak inguruan baieztatu duenez.

Athleticek aurten Kopako bere lehenengo partida jokatuko duen zelaia oraindik erabakitzeke dago. Etxeko taldeak abenduaren 2ra arteko epea izango du zelai berri bat proposatzeko, Espainiako Futbol Federazioak, Poliesportiu de Sant Joan, CF Intercity taldearen ohiko zelaiak, beharrezko baldintzak betetzen ez dituela esan ostean.