undefined

Nico Serrano, Espainiako 18 urtez azpiko selekzioarekin

Nico Serrano, Espainiako 18 urtez azpiko selekzioarekin

Gure Gazteak A taldeko futbolariak datorren astean jokatuko du Espainiako selekzioarekin nazioarteko txapelketa Portugalen

Espainiako 18 urtez azpiko selekzioak datorren astean El Algarven jokatu behar duen Nazioarteko Txapelketarako deitu dute Nico Serrano, Athletic Cluben Gazte Mailako jokalaria.

Jokalari zuri-gorriak abenduaren 5etik 12ra jokatuko den txapelketan parte hartuko du, beste 21 jokalarirekin batera. Portugal, Errumania eta Turkiako selekzioek ere parte hartuko dute txapelketan.