undefined

Betis-Athletic Club: sarrerak hartzeko epeak

Betis-Athletic Club: sarrerak hartzeko epeak

Real Betis Balompié taldearen aurkako partidarako sarrerak erosteko inskripzio-epea amaitu eta gero, apuntatu diren pertsona guztiek euren sarrera erosi ahal izango dute

Real Betis Balompieren aurkako partidarako sarrerak eskuratzeko izen-emate epea amaituta, izena eman duten guztiek sarrera erosi ahal izango dute, behean eransten den formularioa bete beharko dute sarrerak erostean eta bazkide onuradunaren txartel originalak aurkeztu.

Sarrerak eskatu dituzten bazkideek astelehenean, abenduak 2, 10:30etik 13:30etara eta 17:30etik 20:00etara, sarrerak jaso ahal izango dituzte, San Mameseko txarteldegietan. Halaber publikoarentzat irekiko lirateke txarteldegiak asteartean, abenduak 3, 10:30etik 13:30etara eta 17:30etik 20:00etara. Pertsona bakoitzak bakarrik lau sarrera erosi ahalko ditu.

Sarreren prezioa 45 eurotakoa da.

Sarrerak hartzeko bazkide saridunen txartel originalak aurkeztea beharrezkoa izango da, baita sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, jaiotze data eta NAN zenbakia adieraztea ere.

Gogoratzen dizuegu sarrera bat erosteko eskubidearekin saritua izan den bazkideak sarrera hartuko ez balu, ezta berau ordaindu ere, beste zozketaren batean parte hartzeko gaitasunik gabe geratuko dela edozein lehiaketarako Klubak antola dezakeen beste zozketaren batean. Denboraldi berean bigarrenez berdin jokatuz gero, edozein lehiaketarako sarrerak eskuratzeko gaitasungabetzea 365 egunekoa izango da.