undefined

Museotik palkora: Granada CF

Museotik palkora: Granada CF

AC Museoak Granada CF taldeak San Mamesera egindako lehen eta azken bisitaren oroitzapenak erakutsiko ditu palkoan

Athletic Clubek eta Granadak 50 partidatan egin diote aurre elkarri, guztiak ofizialak, 46 aldiz Laligan eta 4 aldiz Kopan, guztira 26 garaipen, 12 berdinketa eta 12 porrot eginez.

Lehen aldiz 1941eko azaroaren 2an jokatu zuten aurrez aurre, Granadako Los Carmenes estadioan, 1-3ko emaitzarekin, eta azkena 2017ko otsailaren 26an, San Mamesen, 3-1eko emaitzarekin ere zuri-gorrien alde.

Gaur, agintarien palkoan, Granada CF taldeak San Mames zaharrari egindako lehen eta azken bisiten oroitzapenak aurkeztuko dira. 1942an Katedralean jokatu zuen talde nazariarraren lehen hamaikakoaren argazki bat, Ceciliok eginda, eta 2013ko apirilaren 1ean Athleticen aurkako partidako Diego Mainz kapitainaren elastikoa.

Bitxia bada ere, bi partiden emaitza berbera izan zen, 1 eta 0 Athleticen alde, golegileak bi futbolari zuri-gorri mitiko izan zirelarik: Telmo Zarraonandia eta Aritz Aduriz.