undefined

“Aurrera pausoak eman nahi ditugu egiten ari garen igoeran”

“Aurrera pausoak eman nahi ditugu egiten ari garen igoeran”

Entrenatzaile zuri-gorriak EDF Logroñoren arriskuaz ohartarazi du, baina taldearen egoera onak Lezaman beste garaipen bat lortzeko balio izatea espero du

Angel Villacampa Athleticeko entrenatzaileak prentsaurrekoa eskaini du 11. jardunaldiaren atarikoan. Athleticek EDF Logroñoren kontra partida izango du bihar Lezaman 17:30ean. “Talde zaila da. Bere aurrelariak batez bestekoaren gainetik daude eta oso arriskutsuak dira. Gainera, taldea atzera ondo joaten da. Egia da taldea gero eta hobeto ari dela, konfiantza askorekin. Jokalariak berreskuratzen goaz lesio garrantzitsuak izan ditugun arren, ea noizbaiten lesio barik egotea lortzen dugun. Taldeak hazten jarraitzen du, Oihane, Valdezate, Azkona… bezalako jokalariekin“.

Emakumezkoen lehen taldeak, 5 garaipen eta 4 porroteko balantzearekin, Vallecasen jokatu berri den partidan erakutsitako sentsazio onekin jarraitu nahi du. “Egiten ari garen igoeran aurrera pausoak ematen jarraitu behar dugu. Ez ditugu berriro atera nahi izan genituen bertsio pobreak. Uste dut oraindik ez dugula jokalari bakoitzaren onena ikusi. Oraindik asko geratzen da, eta taldearen bertsio onena ateratzea espero dugu “, esan du entrenatzaile zuri-gorriak.

EDF Logroñoren aurkako partidarako 18 jokalarik osatzen dute hautatuen zerrenda: Andrea Sierra, Andrea de la Nava, Andere Leguina, Ainhoa Moraza, Erika Vazquez, Lucia García, Vanesa Gimbert, Garazi Murua, Yulema Corres, Eunate Arraiza, Ane Azkona, Damaris Egurrola, Maite Oroz, Marta Unzué, Maria Diaz, Leia Zarate, Oihane Valdezate eta Oihane Hernández.