undefined

Migraziorako Euskal Itun Sozialarekiko atxikimendua

Migraziorako Euskal Itun Sozialarekiko atxikimendua

Athletic Clubek migraziorako Itun Sozialaren aurkezpenean parte hartu du Lehendakaritzaren egoitzan

Fundazioko presidente eta zuzendari nagusi Juan Carlos Ercorecak eta Jon Vazquez Eguskizak, hurrenez hurren, Athletic Club ordezkatuz, bat egin dute migraziorako Euskal Itun Soziala Gasteizko Lehendakaritzaren egoitzan aurkeztu duen legebiltzar-ordezkaritzarekin. Herrialdeko erakunde eta instituzio nagusiek bat egin dute itun horrekin, eta haren helburu etikoa da pertsona migratzaileen beharrizanen aurrean erantzun solidario eta arduratsua indartzen laguntzea.

Itun Sozial honek pluralismoa, elkartasuna eta immigrazioaren beharra hartzen ditu abiapuntutzat, haren lan eta demografiko egoerei erantzuteko. Bizikidetzaren, Giza Eskubideen, zeharkakotasunaren, kohesioaren, hezkuntzaren, tokiko esparruaren, berdintasunaren eta hizkuntzen defentsa dira Athletic Clubek bere egiten dituen zeharkako aukerak, bere gaitasunen eta ahalmenen arabera.