undefined

“Irabazteko, hutsetik hasi behar dugu”

“Irabazteko, hutsetik hasi behar dugu”

Gaizka Garitanok onartu du “pozik” dagoela jokalarien lanarekin baina aurretik egindakoak ez dituela hiru puntuak bermatuko Granadaren aurka San Mamesen ohartarazi du.

Gaizka Garitano Athleticeko entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du San Mamesen Granada CF hartu aurreko egunean. Entrenatzaile zurigorriaren hitzetan, “San Mamesera etorri direnen artean ezberdina den talde bat” hartuko dute zuri-gorriek 15. jardunaldian: “Oso ondo hasi da, antolakuntza oso onarekin eta konfiantza handiarekin. Talde trinkoa da eta futbolean ondo jokatzen duten gizon indartsuak ditu goian. Ondo dagoen taldea da, eta arriskutsua“.

Garitanok LaLigako berdintasunari buruz ere hitz egin du eta azpimarratu du zaila dela garaipenak jarraian lortzea: “Une honetan, Bartzelona eta Real Madril kenduta, gainerako taldeak ez gara gai partida jarraituetan nagusitasuna isladatzeko. Partidak xehetasun txikien arabera erabakitzen dira eta 20 taldeetatik 18 gaude egoera horretan. Lehen ez ginen hain txarrak eta orain ere ez gara hain onak. Oso kontzentratuta egon behar dugu, umiltasunez eta intentsitatez. Hori galdu ezkero, ez gara inori irabaz diezaiokeen taldea“, esan du Athleticeko entrenatzaileak.

Azkenik, Derioztarrak azpimarratu du “gaurko eta biharko futbola” bakarrik ulertzen duela eta ez duela ezertarako balio aurretik egin denak: “Bihar irabazteko, hutsetik hasi behar duzu berriro. Ezin gara atzera begira egon, aurrera begiratu behar dugu. Pozik nago jokalariengatik, egin duten lanagatik baina ahaztu egin behar dute hori. Irabazten jarraitzea pentsatu behar dute“.