undefined

Gure harrobiaren emaitzak

Gure harrobiaren emaitzak

Kontsultatu Athletic Clubeko harrobia osatzen duten taldeek asteburuan lortutako markagailuak

Gure lehen bi taldeek euren garaipen handiekin LaLiga Santanderren eta Lehen Iberdrolan eman zizkiguten pozak ez ziren izan azken bi egun hauetan zehar lortutako bakarrak.

Bilbao Athleticek partida zoroa bete zuen Lezaman; atsedenaldira irabaziz joan zen, gero bi goleko aldeaz galtzen joan zen amaierarako bost minutu falta zirela, eta azkenean 3-3 berdindu zuen CD Izarraren aurka, Zarragaren bi golei eta Artolak egindako azkenari esker. CD Basconiak 3-1 irabazi zion Lagun Onak FT taldeari Diarraren bi golekin eta Xabi Naveiraren batekin, Hirugarren Mailako IV. Multzoko 16. jardunaldian.

Gazteak A taldeak partida zaila irabazi zuen Deportivo Alavesen aurka Ohorezko Mailako lidergoan jarraitzeko; Williams, birritan, Rodrigo Esteban eta Gerenabarrena izan ziren golegileak azken 4-2ko azken emaitzan. Bestalde, Gazteak B taldeak 0-2 irabazi zuen CD Getxoren aurka Nazio Ligan, Aimar Duñabeitiaren eta Hugo Rinconen golekin.

Gure bi kadeteek ere hiru puntuak lortu zituzten: A taldeak 3-1 irabazi zion Zarautz KEri, eta B taldeak, 7-0 CD Ermuari.

Emakumezkoen Athletic Cluben beheko kategorietako taldeek garaipenez amaitu zituzten euren partidak. B taldeak garaipen garrantzitsua lortu zuen Zaragozan, 1-2koaz, Amaiur Sarriegi eta Mariana Cerroren golekin, Ipar Iberdrola Erronkaren neurketan. C eta Kadete taldeek Ibaiondo Nerbioi Erreka FK eta Ezkurdi KT taldeen aurka ere irabazi zuten, hurrenez hurren.