undefined

Urainen eta Bernaolaren mediku txostena

Urainen eta Bernaolaren mediku txostena

Bilbao Athleticeko bi jokalariak ebakuntza gelatik pasako dira datozen egunetan, belaunean eta masailezurrean izan dituzten hausturen ondorioz

Ewan Roy Urain eta Julen Bernaola Bilbao Athleticeko jokalariek lesio larriak dituzte eta ebakuntza gelatik pasa beharko dira biak.

Urainek entorsia bat izan zuen ezker belaunean joan den asteko entrenamendu batean eta horrek kanpoko meniskoaren atzeko adarra haustea, kanpo-alboko lotailua partzialki haustea eta aurreko gurutzatuan elongazio bat eragin dizkio. Aurreikuspenen arabera, hiru aste barru egingo diote ebakuntza.

Bestalde, Julen Bernaolari ostegunean egingo diote ebakuntza, eskuin masailezurreko haustura murrizteko.