undefined

“Partida hau unerik onenean iristen zaigu”

“Partida hau unerik onenean iristen zaigu”

Angel Villacampak taldea prest dagoela igandean Atletico Madrilen aurka (Wanda Kirol Zentroa, 12:00tan) jokatuko duen erronkari berme osoz aurre egiteko aitortu du

Angel Villacampa Athleticeko entrenatzaileak agerraldia egin du prentsaurrekoan, espedizioak Madrilera bidea hartu aurretik. Igandean, 12: 00etatik aurrera, zuri-gorriek Atletico Madrilen aurka neurtuko dituzte indarrak Wanda Kirol Zentro berrian. Oso partida zaila izango da lehoi-emeentzat bigarren sailkatua dagoen taldearen aurka jokatuko baitute.

Athletic, Rayo Vallecanoren eta EDF Logroñoren aurka irabazita iritsi da partidara eta koltxoneroek Real Betisen aurka berdindu zuten iragan jardunaldian. “Badakigu zer-nolako zailtasunak izango ditugun, baina gu egiten ari garenari erreparatu behar diogula uste dut. Taldea oso ondo dago, gero eta hobeto, eta denboraldiko uneren batean partida hau jokatu behar baduzu, momento onenean iristen dela uste dut. Partida honi aurre egiteko prest gaudela sentitzen dugu”, esan zuen entrenatzaileak.

Partida berezia izango da Angel Villacamparentzat. Berak zuzendu zituen jokalari batzuk oraindik gaur egungo taldean daude. “Oso oinarri sendoa dute. Taldeak hobera egin du oraindik gehiago, taldearen kalitatea handitu duten nazioarteko jokalariekin. Haien jokatzeko era ezagutzeko modukoa da, eta ea gai garen gure jokoarekin haien indarra kentzeko. Haiek eroso daude kontrako zelaian, baloiarekin… talde trinkoa izan behar dugu gure aukerak izateko”

Madrilera bidaiatzeko 18 jokalarien zerrenda honako hauek osatzen dute: Ainhoa Moraza, Andrea de la Nava, Andrea Sierra, Nekane Diez, Maite Oroz, Andere Legina, Eunate Arraiza, Yulema Corres, Garazi Murua, Maria Diaz, Marta Unzue, Lucia Garcia, Leia Zarate, Vanesa Gimbert, Ane Azkona, Oihane Valdezate, Oihane Hernandez eta Damaris Egurrola.