undefined

Emakumezkoen Athletic – Barça: jostailu bat = sarrera bat

Emakumezkoen Athletic – Barça: jostailu bat = sarrera bat

Gurutze Gorriarentzako jostailu bilketa hilaren 14an, larunbatean, hasiko da San Mameseko zabalgunean dagoen karpa batean

Athletic Clubek eta Fundazioak bat egin dute Gurutze Gorriaren jostailuak biltzeko kanpainarekin, eta 5.000 sarrera emango dituzte Athletic Club – FC Bartzelona partidan San Mamesera joan ahal izateko. Jostailu berri, ez sexista eta ez belikoa ematearen truke sarrera horietako bat lortu ahal izateko lehen eguna abenduaren 14a, larunbata, izango da. Gurutze Gorriaren bilketa-guneetan ez ezik, Athletic Club – SD Eibar partida aprobetxatuz, kanpaina honetan parte hartu nahi duten guztiek euren oparia eman ahal izango dute emakumezkoen Athletic – Barça  partidarako sarrera baten truke:  larunbatean, 16: 30etik 18: 30era arte, futbol zelaiko zabalgunean honetarako jarriko den karpa batean.

Klubetik eta Fundaziotik zale zuri-gorri guztiak animatu nahi ditugu sarrera baten truke jostailu bat ematera eta, horrela, familientzako plan ezin hobean parte hartzera: alde batetik, ekimen solidario baten alde egin, eta, aldi berean, igandean, urtarrilak  5, 12: 00etan, Errege bezperan, errege-kabalgata baino lehen, partida handi batez gozatu Katedralean.

Bilguneak urtarrilaren 5era arte
Gurutze Gorriaren bilgune guztiak (jostailu bat Athletic–Barça partidarako sarrera batekin trukatu ahal izateko), ordutegiak eta gainerako informazioa honako esteka honetan daude: www.cruzrojabizkaia.org/juguetes . Bilguneak Athletic Clubeko denda ofizialaren ondoan, abenduaren 14tik (larunbata) urtarrilaren 5era arte (igandea).

Emakumezkoen Athletic Club – FC Bartzelona: sarreren salmenta
Bazkideek lehentasuna izango dute doako sarrerak hartzeko. Bihar, ostirala, Iberdrola Ligako Athletic Club – FC Bartzelona partidarako sarreren erosketarekin lotutako informazio guztia argitaratuko dugu.