undefined

Erregulartasuna eta gaztetasuna ligako buru izateko

Erregulartasuna eta gaztetasuna ligako buru izateko

Mailako bigarren talderik gazteenarekin, Iraia Iturregiren taldea Reto Iberdrola Norte txapelketako liderra da, 30 punturekin

Bost garaipen jarraian lortu ditu Athletic Clubeko emakumezkoen bigarren taldeak. Iraia Iturregik eta bere neskek lidertzan jarraitzen dute Reto Iberdrola Norte ligako azken jardunaldia jokatu ondoren. Talde oso gaztearekin (18,1 urte, batez beste), harrobiko emakume gazteak maila handia eskaintzen ari dira bataz besteko adina 21.7 urtekoa den txapelketa batean. Athletic Clubeko talde hau txapelketako bigarren talderik gazteena da, Atletiko Madril taldearen atzetik (17.8).

Entrenatzaile zuri-gorriak aitortu duenez, “hasieran anekdota gisa ikusten nuen lehen postuan joatea, ez nuelako espero taldea, filiala izanda, hain erregularra izatea txapelketan zehar. Pozik nago, ez bakarrik emaitzengatik, baizik eta taldea ematen eskaitzen dituen sentsazioengatik. Badira aurrerapauso handia ematen ari diren jokalariak”. Horietako bat  Amaiur Sarriegi da. Aurrelari donostiarra -urrian Real Betisen aurka lehen taldearekin debuta egin zuen- Reto Iberdrola Norte txapelketako pitxitxia da, 10 golekin. Amaiurrek gola sartzea lortu du azken lau jardunaldietan: bi partidutan bi gol eta hiru gol beste batean.

Joan den igandean Mareon Sporting Xixonen aurka lortutako azken garaipenari esker,  30 puntura ditu taldeak, 9 garaipen, 3 berdinketa eta porrot bakarrarekin. Datorren igandean Lezaman jokatu dute Emakumezkoen bi talde nagusiek: Lehen Taldeak Sevilla FC taldearen aurka jokatuko du lehendabizi (11:00), eta filialak ondoren. Iturregiren neskek SD Eibar hartuko dute Lezamako 8. zelaian, 13: 00etatik aurrera.