undefined

Athletic, Guridi eta Jussen anaien artean

Athletic, Guridi eta Jussen anaien artean

Arthur eta Lucas Jussen piano jotzaile ospetsuek San Mames bisitatu dute, eta Bachen pieza bat jo dute Ibaiganeko organoan

Arthur eta Lucas Jussen anaiak nazioarteko piano-jotzaile garrantzitsuenetako bi dira. Egunotan Bilbon dabiltza biran, eta euren aisialdian ez dute Athletic Club gertutik ezagutzeko aukera pasatzen utzi nahi izan; izan ere, taldea bere jaioterritik -Holandatik-  jarraitzen dute eta jakin-min handia pizten die, bere filosofia bakarrari esker. Gaurko egunean zehar San Mamesen izan dira, eta hasierako interesa miresmen bihurtu da Athletic Club Museoan.

Ibaigane bisitatu dute ere, eta bertan Johan Sebastian Bachen pieza bat lau eskuz jo dute, garai batean Jesus Guridi euskal musikagileak jotzen zuen organo berean, jauregia Sota familia ospetsuaren egoitza zenean.