undefined

Emakumezkoen Athletic Club- FC Bartzelona partidarako sarreren salmenta

Emakumezkoen Athletic Club- FC Bartzelona partidarako sarreren salmenta

Hartu zure sarrerak emakumezkoen Athletic-Barça partidarako. San Mamesen jokatuko da, urtarrilaren 5ean, igandean, 12: 00etan

Athletic Clubeko bazkideek lehentasuna izango dute Athletic Club – FC Bartzelona partidarako doako zenbakidun sarrera bat hartzeko Webgunearen eta Bazkideen Txokoaren bidez (bere kodea eta PINa erabiliz), estadioaren edozein tokitan, abenduaren 26ra arte, 18:00ak arte, etenik gabe. Bazkide bakoitzak gehienez bi sarrera gehiago erosi ahal izango ditu, hauek amaitu arte.

Zelaian sartzeko, sarrera hau erakutsi beharko da. Bazkide-txartela ez da baliozkoa izango partida honetan San Mamesera sartzeko.

Lehentasun-epea amaitutakoan, bazkideek doako eserlekuak hartzen jarraitu ahal izango dute publikoarentzako salmentan jarritako epean, izakinak amaitu arte.

Gazte Abonoak eta Fundazioaren jarraitzaileak

Club Athletic Fundazioaren txartela dutenek eta Gazte abonoa dutenek ere sarrera bat eskuratu ahal izango dute doan zelaiko txarteldegian txartela erakutsi ondoren, abenduaren 27an. Ordutegia: 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara.

Publikoarentzako salmenta

Abenduaren 31n hasi eta partidaren ordua arte, publikoari saltzeko epea zabalduko dute.

Web orrialdearen bidez, abenduaren 31tik urtarrilaren 3ra arte.

Eta leihatiletan, urtarrilaren 2tik partidaren ordua arte. Ordutegia: 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara eta abenduaren 5ean 10:30etik aurrera.

Sarreren prezioak

15 euro: Hegoaldeko Erdiko Eraztuna eta Iparraldeko Erdiko Eraztuna

10 euro: Beheko Harmaila Nagusia eta Beheko Ekialde Harmaila.

5 euro: Ipar eta Hego Harmailak (Goikoa eta Behekoa), Goi Nagusikoa eta Ekialdekoa.

3 euro: 18 urtetik beherakoak.