
Real Madrid-Athletic Club: sarrerak hartzeko epeak
Real Madrid-Athletic Club: sarrerak hartzeko epeak
Real Madrid taldearen aurkako partidarako sarrerak erosteko inskripzio-epea bukatu eta gero, apuntatu diren pertsona guztiek euren sarrerak erosi ahal izango dute
Behean eransten den formularioa bete beharko dute sarrerak erostean eta bazkide onuradunaren txartel originalak aurkeztu.
Sarrerak eskatu dituzten bazkideek astelehenean, abenduak 16, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara, jaso ahal izango dituzte San Mameseko txarteldegietan.
Sarreren prezioa 35 eurotakoa da.
Sarrerak hartzeko bazkide saridunen txartel originalak aurkeztea beharrezkoa izango da, baita sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, jaiotze data eta NAN zenbakia adieraztea ere. Real Madridek dion bezala sarrera bakoitzean izena jarrita egon beharko da, pertsonal eta besterenezina izaerakoa izanik. Santiago Bernabeu Estadiora sartzeko tornuetan ENA-ren aurkezpena eskatuko da sarrerarekin batera, eta bi dokumentuetan pertsona horren izena agertu beharko da. Horrela ez bada, barrura sartzea uko egingo zaio baliozko sarreraren eramailea izan arren.
Gogoratzen dizuegu sarrera bat erosteko eskubidearekin saritua izan den bazkideak sarrera hartuko ez balu, ezta berau ordaindu ere, beste zozketaren batean parte hartzeko gaitasunik gabe geratuko dela edozein lehiaketarako Klubak antola dezakeen beste zozketaren batean. Denboraldi berean bigarrenez berdin jokatuz gero, edozein lehiaketarako sarrerak eskuratzeko gaitasungabetzea 365 egunekoa izango da.
