undefined

Urte amaiera etxean Sevillaren aurka

Urte amaiera etxean Sevillaren aurka

Sevilla FC, taularen erdian eta etxez kanpo estadistika txarrarekin, urteari amaiera emateko iritsiko da Lezaman

Hilabete erdi lehenago, Athletic Clubek 2019an jarriko du azken partida etxean Sevilla FC taldearen aurka (datorren asteko Sporting Club de Huelvaren bisita besterik ez da geratuko urtea ixteko). Andaluziarrak estatistika kaskarrarekin iritsiko dira Lezamara. Zuri-gorrien aurka jokatu dituzten 8 partidetan, Sevillako taldeak ez du partidarik irabaztea lortu, 6 porrot, 2 berdinketa eta 31 gol jaso ditu kontran.

Sevilla FC 10. postuan iritsi da eta 12 punturekin, aurreko asteburuan Madril CFFren aurka garaipena lortu ostean. Cristian Toro argentinarrak Espainiarekin nazioarteko hiru atezain dituen plantel bat zuzentzen du, euren selekzioetako elastikoak janzten dituzten jokalari kopuru handia (9) irekitzen duena. Koadro sevillarra oso talde moldakorra da, joko eskemak txandakatzen dituena partidetan zehar, eta zelai erdian baloi asko erabiltzen duten futbolariak dituena, Virgi Garcia delarik ordezkaririk nabarmenena. Aurrealdean, Tony Payne iparramerikarra eta Kaprova aurrelari errusiarra dira bere armarik onenak.

Denboraldiko unerik onenean daude lehoi-emeak, eta zaleei agur esan nahi diete Lezaman garaipen bat lortzen;  urte berria hasiko da FC Bartzelonaren aurka San Mamesen jokatuko deen partidarekin batera.

Jone Ibañez, Ainhoa Tirapu eta Marta Perea, lesionaturik, eta Erika Vazquez eta Garazi min hartuta, deialditik kanpo geratu dira. Angel Villacampak 18 jokalari deitu ditu andaluziarren aurkako partidarako: A. Leguina, A. De La Nava, A. Sierra, Moraza, Ainhoa A., Damaris, Nekane, Maria Diaz, Y. Corres, M. Oroz, Eunate, M. Unzue, L. Garcia, Leia, V. Gimbert, Azkona, Oihane eta Valdezate.