Bizi Ametsa Athleticekin
Williams, Aduriz, Muniain, Tirapu, Marta eta Nekane dira Gabonetako kanpainaren protagonistak, Olentzeroren Etxean filmatutako bideoan
Bizkaian, haurren Gabonetako gutunek eta urte amaierarako formulatzen dituzten desioek, elementu komun bat dute. Jostailuak aldatu dira, baita ohiturak ere, baina bada zerbait gure ametsetan aldatu ez dena. 121 urteko historiaren ondoren, Bizkaia osoak Athleticekin amesten jarraitzen du: txikienek San Mamesen jokatzeko ilusioa dute, eta nagusiek partida epikoekin, Europako sailkapenekin,, finalekin eta noizbat gure gabarra Bilboko itsasadarreko urtean berriz ikustearekin amesten dute. Ametsa inoiz baino biziago dago, inoiz ez delako Athletic hain David izan Goliathen aurka eta, batez ere, belaunaldien arteko herentzia futbolaz haraindiko gizartean barneratu delako. Klubaren eta zaleen arteko batasuna hain da egiazkoa, hain da handia kidetasun-sentimendua, non ametsak bien artean partekatutakoak diren. Bizkaiko neska-mutilek bere taldeetan jolastu dezaten amesten du Athleticek ere. Ezin liteke beste modu batera izan bere filosofiagatik munduan bakarra den klub batean.
Gabonetako egun berezi hauetan zurekin amets egin nahi dugu. Gure ametsak urrun daudela diruditen arren, ez diogu hauek errealitate bihurtzeko esperantzari uko egingo. Gure zorion-agurrak Gabonetako ipuin baten atmosfera sortzen du eta bertan agertzen diren haur protagonistek transmititzen dituzten emozioak jartzen ditu oinarrian. Euren begiradak eta keinuek erakusten duten ikara, Aritzen (protagonistaren) off ahotsak, eszenen argiztapenak, musikak … Horrek guztiak film txiki berezia bihurtzen du gure bideoa. Iñaki Williamsek gorpuztu du Olentzero eta Ainhoa Tirapuk Maridomingi; Adurizek, Muniainek, Martak eta Nekanek Galtzagorri zoriontsuak antzeztu dituzte.
Athletic Clubek eskerrak eman nahi dizkie bideo hau grabatzen lagungu duten pertsona guztiei, Alkartasuna Dantza Taldeari (Bermeo) eta, bereziki, Mungiako Olentzeroren Etxeari (Olentzeroren Basoa – Olentzeroren Baserria), luxuzko eszenatokia uzteagatik. Era berean, parte hartu duten haurren gogo biziak ere gure esker ona merezi du. Radu Ungureanu, Alexandra Ungureanu, Stefan Ungureanu, Alai Unanue, Prosper Gabriel, Fabrizio Estela, Aimar Belaustegi, Peio Belaustegi eta Iraia Sanchez dira Athleticeko ameslari txiki horiek. Eskerrik asko!
Nork ez du Gabonetan Athleticekin amets egiten? Osasuna batez ere, arrakastak ere bai. 2020. urtea ilusio handiarekin bizi dugu. Imajinatzen eta amesten duzun guztia zerbait hobea lortzeko bada, zorionak eta eskerrik asko hor egoteagatik. Ametsak aurrera darrai…

