undefined

Artroskopia Oscar de Marcosi

Artroskopia Oscar de Marcosi

Jokalari zuri-gorriari kirurgia artroskopikoa egin diote Madrilen

Ostegun honetan egin dizkioten kontsulten eta azterketen ostean, ebakuntza egingo diote Oscar de Marcosi kirurgia artroskopikoaren bidez, ezker orkatileko lesioak eragindako arazoak konpontzeko. Ebakuntza ostiral honetan, abenduaren 20an, egingo diote, Madrilgo Ruber Internacional klinikan.

Dena normaltasunez joanez gero, kapitain zuri-gorria hogeita lau orduz egongo da klinikan. Hiru hilabeteko baja aurreikusten da, bilakaeraren arabera beti ere.

EGUNERATZEA – 2019/12/20, 13:30
Oscar De Marcosi ebakuntza egin diote ezkerreko orkatilean, artroskopia bidez, gaur goizean Madrilen. Ebakuntza normaltasun osoz egin ahal izan diote. Ebakuntza ostekoa arazorik gabe igarotzen ari da, eta horrela jarraituz gero, 24 ordutan alta eman eta etxera itzuli ahal izango du jokalariak.

ATHLETIC CLUBEN ZERBITZU MEDIKUAK