
Lezamak Santo Tomas eguna eta Gabonen hasiera ospatu ditu
Lezamak Santo Tomas eguna eta Gabonen hasiera ospatu ditu
Klubeko harrobiko gazteek giro bikaina izan zuten euren familiekin batera Lezaman
Larunbatean San Tomas eguna ospatu aurretik, Athletic Clubeko harrobiak Lezamako instalazioetan bizi izan zuen festa berezia. Aurretik datozen egunak eta lehiaketan dagoen etenaldia aprobetxatuz, klubeko harrobiko talde guztiak pabiloian bildu ziren, familia artean arratsalde ederraz gozatzeko. Genuine taldea izan zen zalantzarik gabe bertan zeuden guztietatik gehien gozatu eta gozarazi zuen taldea. Harrobiko talde guztiak abestera animatu ziren, “Taberna Ibiltaria” musika taldeko kideekin batera.
Errepertorio musikalak, kantutegia barne, azken zozketa zirrara handiz bizi izan zuten jokalari gazteen gurasoen gozamenerako izan ziren. Ez zen gutxiagorako: futbol boten, eskularruen, kamiseten… artean, 50 opari baino gehiago, lehen taldeetako jokalariek emandakoak, Olentzeroren etorrera aurreratzeko balio izan zuten. Manolo Delgadok atera zituen zozketako irabazleen izenak Raul Loroñorekin batera. Tradizioak agintzen duen bezala, Aitor Aurrekoetxeari eta bere lankideek egindako talo goxoak jateaz batera. Lezamako ordezkariak, entrenatzaileak eta irakasleak bertan izan ziren familia guztiei egun atsegina eskeintzeko.
Aitor Elizegi Athleticeko presidenteak jaiak zoriontzeko aprobetxatu zuen aukera, baita harrobiko talde guztiei “kirol urte bikaina” opatzeko ere. Arratsalde horretan, Gabonei hasiera eman zitzaien klubaren etorkizuna isladatzen duten txikientzat.
