undefined

Lehoi kumeak lehen taldeko dinamikarekin

Lehoi kumeak lehen taldeko dinamikarekin

Athletic Cluben lehen taldeak urte natural honetan deitu dituen harrobiko jokalarien errepasoa

2019an zehar, Bilbao Athleticeko zenbait jokalari lehen taldearen dinamikan sartu dira, ofizialak edo lagunartekoak diren partidetarako deialdietan. Gaizka Garitanok Lezaman Athletic Clubekin entrenatzeko ‘igo’ dituen lehoi-kumeak alde batera utzita -sarri gertatu da hori-, partidetarako errekrutatutako jokalarien zerrenda, futbolari bakoitzaren lehen deialdiaren ordena kronologikoan, honako hau da:

Minuturik izan ez arren, Iñigo Vicente Sevillaren aurkako Errege Kopako norgehiagokarako zerrendan sartu zen, San Mameseko final-zortzirenetako joaneko partidan, urtarrilaren 10ean. 1-3 galdu zuen Athleticek.

Selekzioen konpromisoengatik izandako geldialdiaren ondorioz, martxoaren 21ean prestaketa partida bat jokatu zen Lezaman, SD Eibarren aurka, eta 3-3ko emaitzarekin amaitu zen. Bilbao Athleticeko Daniel Vivian, Oihan Sancet eta Hodei Oleaga deitu zituen Garitanok; Vivian 55. minutuan sartu zen zelaira, Sancet 60. minutuan eta Oleagak ez zuen jokatu.

2019-20 denboraldian, Gaizka Larrazabal -dagoeneko lehen taldeko kidea dena- lehen aldiz sartu zen deialdi eta hamaikako batean uztailaren 20an Arenas Cluben aurka jokatutako denboraldi-aurreko lagunartekoan. Jesus Areso irailaren 5ean Baionan Toulouse FC taldearen aurkako partidan sartu zen berdegunean, 64. minutuan. Jon Rojok ere Baionara bidaiatu zuen baina ez zuen jokatu.