undefined

Sevilla FC-Athletic Club: sarrerak hartzeko epeak

Sevilla FC-Athletic Club: sarrerak hartzeko epeak

Sanchez Pizjuanen jokatuko den partidarako zozketarik ez dago eta izena eman duten pertsona guztiek sarrera erosi ahal izango dute

Sevilla FC taldearen aurkako partidarako sarrerak erosteko inskripzio-epea amaitu eta gero, apuntatu diren pertsona guztiek euren sarrera erosi ahal izango dute. Behean eransten den formularioa bete beharko dute sarrerak erostean eta bazkide onuradunaren txartel originalak aurkeztu.

Bai sarrerak eskatu dituzten bazkideentzat bai publikoarentzat, San Mameseko txarteldegiak irekiko lirateke abenduaren 26an, osteguna, 10.30etatik 13.30etara eta 17.30etatik 20.00etara. Pertsona bakoitzak bakarrik lau sarrera erosi ahalko ditu.

Sarreren prezioa 25 eurotakoa da.

Sarrerak hartzeko bazkide saridunen txartel originalak aurkeztea beharrezkoa izango da, baita sarreren erabiltzaileen izen-abizenak eta NAN zenbakia adieraztea ere.

Gogoratzen dizuegu sarrera bat erosteko eskubidearekin saritua izan den bazkideak sarrera hartuko ez balu, ezta berau ordaindu ere, beste zozketaren batean parte hartzeko gaitasunik gabe geratuko dela edozein lehiaketarako Klubak antola dezakeen beste zozketaren batean. Denboraldi berean bigarrenez berdin jokatuz gero, edozein lehiaketarako sarrerak eskuratzeko gaitasungabetzea 365 egunekoa izango da.