undefined

Lezama: futbolariak prestatzen eta pertsonak garatzen

Lezama: futbolariak prestatzen eta pertsonak garatzen

Athletic Clubek harrobiko jokalarien garapen pertsonalean jarri du arreta hainbat arlotan eskainitako prestakuntza-hitzaldien bitartez

Ehunka haur ari dira Athletic Cluben beheko mailetan jokatzen. Elkarrekin bizi dira, gauza asko partekatzen dituzte euren artean eta elkarrekin lehiatzen dira ere. Kirol erronkak lortzeaz gain eta harrobiko jokalariei eliterako bidean laguntzeaz haratago, klubak gazteen garapen pertsonalaren aldeko apustu sendoa egin du. Horretarako, egutegi berezia prestatu da, norberaren hazkunde pertsonalean lagundu dieten hitzaldiak eta prestakuntza ikastaroak antolatuz. Haurtzaroa da etorkizuna eta Athletic lanean ari da bere ordezkari txikiek Lezaman ez ezik, kanpoan ere portaera eredugarria izan dezaten.

Cyberbullying-a, sare sozialen erabilera arduratsua, kirol-apustuen problematika… Teknologia berrien parera hazi dira gazte zuri-gorriak eta gaiari buruzko ezagutza baliagarririk gabe, kaltegarria bihur daiteke errealitate teknologiko berri hau. Horiek dira, adibidez, Lezaman dagoeneko bereziki zaintzen ari diren alorretako batzuk.

Gainera, bere jokalariek klub zuri-gorriaren estandarte diren errespetu-balioak barneratu ditzaten nahi du Athletic Clubek, eta, horretarako, joko-arauei buruzko hitzaldiak eskaini ditu, epailearen presentzia futbolaren ezinbesteko faktore gisa ulertarazteko. Ingurumenarekiko errespetua ere sustatu gura du Athleticek, eta Lezama ingurua ez ezik, bizi diren ingurunea ere zaintzen ikas dezatela nahi du. Eta, jakina, jakin dezatela nola zaindu euren burua, oinarrizko elikadura-jarraibide batzuetatik abiatuta, psikonutrizio-tailer batzuei esker. Tailer horietan, klubeko espezialistek janaria-emozioak-errendimenduaren arteko harreman estua erakusten diete jokalari gazteei.

Gizonezkoen eta emakumezkoen lehen taldeetako jokalarien eredua ezin zen falta. Ispilua dira. Horregatik, egunen batean euren lekukoa jasoko dutenekin bildu dira lehen bi taldeetako lehoiak. Egungo kapitainei hitzaldiak ematen dizkieten kapitain ohiak ere izan dira Lezman. Nor eurak baino hobeto, Athletic Cluben jokalari izateak suposatzen duena besteei azaltzeko.