undefined

2019: gogoratzeko urtea

2019: gogoratzeko urtea

Emakumezkoen lehen taldeak San Mameseko asistentzia errekorra gainditzea lortu zuen, eta emakumeen artean jokatutako lehen Karrantza txapelketa irabazi zuen

Badoa 2019 gogoratzekoa. Horrela geratuko delako 48.121 zenbakia zuri-gorrien oroitzapenean, loteriaren zenbaki bat izango balitz bezala. Urtarrileko gau hura ia magikoa izan zen, kopa txapeldun izan zen Atletico Madril izan zen gure lehoien “koparen ametsa” ezerezean utzi zuen talde bakarra. Urte historikoa, Cadizek Athletic Club gonbidatzea erabaki zuelako emakumezkoen lehen Karrantza Trofeoa jokatzeko. Zuri-gorriek irabazi zuten (Tottenham FC taldeari penaltietan gailenduta) eta garaikurra Bilbora etorrri zen.

Joan-etorri asko izan dituen urtea uzten dugu. Joseba Agirrek agur esan zion bere  entrenatzaile ibilbideari  titulu bat lortu ostean. Etorrera: Angel Villacamparena, uztailean iritsi zen Txinatik epe berri bati hasiera emateko.

Itzuli zirenak, zelaietara kasu honetan, Maite Oroz eta Yulema Corres izan ziren. Urte hasiera osoa min hartuta eta berdegunea zapaldu ezinik izan ziren biak. Zoritxarrez, Jone Ibañez ere heldu zen erizaintzara, joan den azaroan ebakuntza gelatik pasatu ondoren.

B taldeko gazte batzuk ere lehen taldera iritsi dira. Oihane eta Valdezate dira adibiderik aipagarrienak. Amaiur Sarriegik ere debuta egin du Villacamparen taldearekin baina Iraia Iturregik zuzentzen duen filialaren pitxitxi gisa jarraitzen du, zurigorriak liderrak diren maila berrian. Udan fitxatutako Andrea de la Nava, zutoinen azpian jarri zen ligako lehen jardunalditik eta Leguina eta Ainhoa taldekideei laguntzeko prest dagoela erakutsi du. Gainera, kontratuak luzatzeko urtea ere izan da, batzuk epe ertain-luzera, gure jokalariek proiektuan sinesten dutela erakutsiz

2020. urtea erronka handi batekin dator: Bartzelonari San Mamesen irabaztea. Baina hori datorren urtean izango da jada. 2019ak arrazoi asko utzi ditu topa egiteko.