
2019, indartsuak berriro izateko urtea
2019, indartsuak berriro izateko urtea
Athletic Clubek bukatutzat eman du historikoki bere nortasuneko zantzuak erakutsi dituen urtea: elkartasuna, sendotasuna, indarra eta sakrifizioa
Athleticek abenduaren 22an Santiago Bernabeun Real Madrilen aurkako partidarekin amaitutzat jo zuen 2019a. Lehoiek, Gaizka Garitanoren gidaritzapean, talde ezaguna izatea lortu dute berriro ere, oroitzapenerako zenbakiak eta uneak utzi dizkigun urte honetan. Aurten, Athletic LaLiga Santanderreko talde fidagarrienetako bat bihurtu da etxean, behin bakarrik galduta eta hamar gol bakarrik jasota.
Urtea egoera zailean hasi zuen taldeak sailkapenari dagokionez, baina berehala sentsazio onak iritsi ziren. Taldeak Garitanorekin eta denboraldi osoko lehen garaipena etxetik kanpo lortu zuen Celtaren aurka eta ondoren, San Mamesen Sevillaren aurka lortutako garaipenak (2-0) arnasa eman zion Athletici.
Emaitzak lagun, Athletic aurkari guztien aurka lehiatzeko gai zela ikusi zen. Garitanoren mutilek berdinketa lortu zuten San Mamesen Bartzelonaren aurka eta Atletico Madrili irabazi zioten. Bigarren itzulian zehar une erabakigarriak egon ziren. Gironako garaipena 29. jardunaldian: taldeak lehen garaipena lortu zuen etxetik kanpo, markagailuan azpitik hasi ondoren edo Levanteren aurka hiru puntuak lortuz azken minutuan Muniainen golarekin.

Denboraldi honetan, Garitanoren mutilek indartsu jarraitu dute San Mamesen eta garaipen garrantzitsuak lortu dituzte Bartzelonaren eta Realaren aurka, besteak beste. Gainera, Katedraletik kanpo, lehoiek ondo amaitu zuten urtea, Santiago Bernabeun puntu baliotsua eskuratu ondoren.
Golegileak
Goleatzailei dagokionez, hiru dira gol gehien sartu dituzten jokalariak: Iñaki Williamsek (13), Raul Garciak (13) eta Iker Muniainek (7) baina beste batzuk ere agertu dira zerrenda hontan: Yuri (3), Kodro (2), Beñat (1), Aduriz (1) edo Capa (1).
