Bilbao Athleticek bigarren itzulia hasiko du Lezaman | Athletic Club
Lezama

Bilbao Athleticek bigarren itzulia hasiko du Lezaman

Club Haro Deportivok Joseba Etxeberriaren taldea bisitatuko du bihar (asteazkena, 18.00etan, Youtube Athletic) Kopagatik atzeratutako jardunaldian

Bilbao Athleticek bigarren itzulia hasiko du Lezaman
Bilbao Athleticek bigarren itzulia hasiko du Lezaman
2020ko urt. 14a

Lezamak Bilbao Athletic eta Club Haro Deportivoren arteko neurketa hartuko du bihar (18:00etan, 2. zelaian), Bigarren B Mailako II. multzoko 20. jardunaldian. Partida hau ezin izan zen jokatu joan den asteburuan Errioxako taldeak Osasunaren aurka Kopan jokatu zuelako.

Bilbao Athleticek bi garaipen jarraian lortu ditu, Real Sociedad B eta Deportivo Alaves B taldeen aurka, eta igoerarako play off postuetan sartu da berriro: Hirugarrena, 36 punturekin, lehen itzulian hamaika garaipen, hiru berdinketa eta bost porrotekin amaitu ostean.

Joaneko partidan, galtzen hasi arren, gure taldeak markagailua irauli zuen eta 1-4 nagusitu zen amaieran, Morcillok (bi), Tasconek eta Vivianek erdietsitako golei esker.

Haro Deportivok, bestalde, gauzak zail jarri zizkion Osasunari pasa den larunbateko Kopako partidan. Mikel Buenoren golari esker markagailuan aurrea hartu arren, Nacho Vidalek 75. minutuan eta Chimy Avilak 89.ean egindako golek 1-2 ipini zuten markagailuan eta CD Haro Deportivoko ametsa eten zuten El Mazon.

Burua jada Ligan jarrita, Aitor Calleren taldea Lezamako partidara iritsiko da hiru jardunaldi jarraian garaipenik ezagutu gabe, Getxon eta Irunen galdu eta gero eta etxean SD Amorebietaren aurka berdindu ondoren; 23 punturekin, CD Haro Deportivo sailkapeneko 12. postuan dago.

Erlazionatutako albisteak
Basconiak lagunarteko partida galdu du Tudelanoren aurka
Basconiak lagunarteko partida galdu du Tudelanoren aurka
2020ko ira. 26a

Basconiak lagunarteko partida galdu du Tudelanoren aurka

Lezama

Patxi Salinasek zuzentzen duen taldeak galdu egin du Fustiñanan, bigarren zatiaren hasieran hiru gol jarraian jaso ostean

Ikusi gehiago
Bilbao Athleticen garaipena Soduperen aurkako penaltietan
Bilbao Athleticen garaipena Soduperen aurkako penaltietan
2020ko ira. 26a

Bilbao Athleticen garaipena Soduperen aurkako penaltietan

Lezama

Joseba Etxeberriaren taldeak Beitia XXXV Memoriala irabazi du penaltietan, 90. minutuan Nico Williamsek sartutako golak txanda behartu ostean

Ikusi gehiago
Bilbao Athleticen porrota Sardineron
Bilbao Athleticen porrota Sardineron
2020ko ira. 23a

Bilbao Athleticen porrota Sardineron

Lezama

Lehoi-kumeek Real Racingen aurka galdu dute, Bustosen falta jaurtiketaren gola jaso eta gero

Ikusi gehiago
Hirugarren Maila: 2020-21eko egutegia
Hirugarren Maila: 2020-21eko egutegia
2020ko ira. 23a

Hirugarren Maila: 2020-21eko egutegia

Lezama

CD Basconiak CD Vitoriaren aurka egingo du debuta datorren urriaren 18an Artunduagan

Ikusi gehiago
Zuzenean: Real Racing – Bilbao Athletic
Zuzenean: Real Racing – Bilbao Athletic
2020ko ira. 23a

Zuzenean: Real Racing – Bilbao Athletic

Lezama

Jarraitu gure Youtubeko kanalean (18:00etan) Bilbao Athleticen eta Real Racing Club taldeen arteko lagunartekoa

Ikusi gehiago
Emakumezkoen lehen taldearen eta Bilbao Athleticen partidak, zuzenean
Emakumezkoen lehen taldearen eta Bilbao Athleticen partidak, zuzenean
2020ko ira. 22a

Emakumezkoen lehen taldearen eta Bilbao Athleticen partidak, zuzenean

Emakumezkoena

Gure Youtubeko kanalean jarraitu Euskal Herria Kopako finalerdia eta Bilbao Athleticen denboraldi-aurreko laugarren lagunartekoa

Ikusi gehiago
Denboraldi-aurreko lehen porrota Bilbao Athleticentzat
Denboraldi-aurreko lehen porrota Bilbao Athleticentzat
2020ko ira. 19a

Denboraldi-aurreko lehen porrota Bilbao Athleticentzat

Lezama

Golari begira asmatu ez izanak Joseba Etxeberriaren lehoikumeak bere denboraldi-aurrean lehen aldiz erortzeak ekarri du

Ikusi gehiago
Zuzenean: Burgos CF – Bilbao Athletic
Zuzenean: Burgos CF – Bilbao Athletic
2020ko ira. 19a

Zuzenean: Burgos CF – Bilbao Athletic

Lezama

Jarraitu gure Youtubeko kanalean (18:00etan) Bilbao Athleticen eta Burgos CF-ren arteko lagunartekoa

Ikusi gehiago
Emakumezkoen B taldeak bere lehen lagunartekoa galdu du
Emakumezkoen B taldeak bere lehen lagunartekoa galdu du
2020ko ira. 19a

Emakumezkoen B taldeak bere lehen lagunartekoa galdu du

Emakumezkoena

Iraia Iturregiren taldeak 1-3 galdu du Alavesen aurka nahiz eta markagailuan aurretik hasi

Ikusi gehiago
Berdinketa Basconiaren bigarren lagunartekoan
Berdinketa Basconiaren bigarren lagunartekoan
2020ko ira. 19a

Berdinketa Basconiaren bigarren lagunartekoan

Lezama

Patxi Salinasek zuzentzen duen taldeak 1-1 berdindu zuen CD Laredoren aurka Artunduagan jokatutako partidan

Ikusi gehiago