Haro Deportivo - Bilbao Athletic
Jardunaldia 1

Haro Deportivo - Bilbao Athletic

Haro Deportivo
Haro Deportivo
14
Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
  • 3' Ballardo
  • Morcillo 17'50'
  • Tascón 54'
  • Vivian 71'

KokapenaEl Mazo , Haro

Garaipen sendoa Bilbao Athleticek liga hasteko

Joseba Etxeberriaren mutilek 1-4 irabazi dute Haron markagailuari buelta emanez

undefined

Bilbao Athleticek era ezin hobean eman dio hasiera 2.B mailako II. multzoari El Mazo futbol zelaian etxetik kanpora garaipen garbia lortu ostean eta bigarren minutuan Facundo Ballardo argentinarrak sartutako golari buelta emanez markagailuan. Jon Morcillok sartutako golak berdinketa jarri du markagailuan atsedenaldira heldu aurretik.

Arratsalde beroa, talde biek etenak egin behar izan dituzte ura edateko, lehoikumeak nagusi izan dira bigarren zatian eta golak heldu dira. 50. minutuan, Oier Zarragak eskumatik emandako pasea Jon Morcillok sareetara bidali du berriro. Lau minutu beranduago heldu da lasaitasunaren gola, Andoni Tasconek area txikitik aprobetxatuz Fermin Sobron, Haroko atezainarern aldaratzea. 70. minutuan, Unai Vencedorrek maisutasunez jaurtitako zuzeneko falta zutoinera joan da eta aldaratzea aprobetxatuz Daniel Vivianek sartu du laugarrena.

Datorren asteburuan, Bilbao Athleticek CD Calahorra hartuko du Lezamako instalazioetan, 2.B mailako II. multzoko bigarren jardunaldian.

FITXA TEKNIKOA:

Club Haro Deportivo: Fermin Sobron, Javier Ibañez (Joseba Garcia 77′), Oscar Loza, Javier Duro, Facundo Ballardo, Mikel Bueno, Armando Corbalan, Esteve Monterde, Txema Pan, Aimar Gulin (Kevin Calle 63′) eta Mario Urrecho (Josua Perez 58′).

Bilbao Athletic: Jokin Ezkieta; Jon Sillero, Javier Murua, Daniel Vivian, Jon Rojo; Unai Vencedor, Oihan Sancet, Antonio J. Salado (Victor San Bartolome 65′); Oier Zarraga (Jesus Areso 77′), Andoni Tascon (Ruben Azcona 84′) eta Jon Morcillo.

Golak: 1-0: Facundo Ballardo (2′), 1-1: Jon Morcillo (32′), 1-2: Jon Morcillo (50′), 1-3: Andoni Tascon (55′), 1-4: Daniel Vivian (70′).

(Argazkia: Hugo Izquierdo)