undefined

Elche CF, aurkaria Kopan

Elche CF, aurkaria Kopan

Athletic Clubek datorren astean jokatuko du Martinez Valeron Kopako final 1/16etako partida

Athletic Clubek Elche CF taldearen aurka jokatuko du Martinez Valeron 2019-20 Kopako final-hamaseirenetako kanporaketan. Partida datorren astean jokatuko da (asteartean, asteazkenean edo ostegunean) eta, finalerdietara arteko kanporaketa guztiak bezala, formatua partida bakarrekoa da maila txikieneko taldearen zelaian.

Talde elxtarra 7. postuan dago LaLiga Smartbanken, 32 punturekin, zortzi partida irabazi, beste zortzi berdindu eta sei galdu ondoren. Bitxia bada ere, Athletic Clubek txapelketako lehen kanporaketa jokatu zuen zelaira itzuliko da. Elche CF izan zen, halaber, Athletic Cluben aurkaria talde zurigorriaren Kopako azkenaurreko tituluan, Santiago Bernabeun jokatutako 1968-69 finalean. Kopa hartako heroiak duela gutxi omendu zituen Athletic Clubek efemeridearen 50. urteurrenean.

Hauek dira 2019-20 Kopako 1/16-etan izango diren partida guztiak:

  • UD Ibiza-Eivissa – FC Barcelona
  • UD Logroñes – Valencia CF
  • Cultural Leonesa – Club Atletico Madrid
  • Unionistas Salamanca CF – Real Madrid CF
  • CD Ebro – CD Leganes
  • CD Badajoz – SD Eibar
  • CF Badalona – Granada CF
  • RC Recreativo Huelva – CA Osasuna
  • Rayo Vallecano – Real Betis Balompie
  • CD Mirandes – RC Celta Vigo
  • CD Tenerife – Real Valladolid
  • Girona FC – Villarreal CF
  • Elche CF – Athletic Club
  • Real Zaragoza – RCD Mallorca
  • Sevilla FC – Levante UD
  • Real Sociedad – RCD Espanyol