undefined

Zapore berezia duen partida

Zapore berezia duen partida

2013an inauguratu zuen San Mames berria bisitatuko du RC Celtak. 17 jokalarik bi taldeen kamisetak defendatu dituzte euren ibilbidean zehar

Igande honetan (18:30ean) Athleticek Vigoko RC Celta hartuko du Katedralean, 2013-2014ko LaLigako laugarren jardunaldian San Mames Berria inaguratzea egokitu zitzaion taldea. Zuri-gorriek garaipena lortu zuten neurketa hartan (3-2), Mikel San Josek, Beñat Etxebarriak eta Andoni Iraolak sartutako golei esker.

LaLigako historian zehar, 53 izan dira Athletic Cluben eta RC Celtaren arteko norgehiagokak San Mamesen. Estatistikak balantze positiboa izan du etxekoentzat: Katedralean jokatutako 53 Athletic-Celta partidetatik 40 zuri-gorrien garaipenarekin bukatu dira, hamar berdinketarekin eta hiru porrotarekin. Gainera, 2012-13 denboraldian Vigoko taldea lehiaketa nagusira itzuli zenetik, Athleticek ez du Celtaren aurkako porrota ezagutzen (5 garaipen eta 2 berdinketa).
Gainera, 17 futbolarik bi taldeen kamisetak jantzi dituzte euren ibilidean zehar. Francisco Eguiak (1920ko hamarkadan), Antonio Ortizek (40ko hamarkadan), Jose Maria Igartuak (1968 eta 1975 urteen artean), Jose Maria Bengoetxeak eta Fernando Arteagak (1980ko hamarkadan). 90eko hamarkadan zortzi lehoik jokatu zuten Vigon, horien artean daude (biak argazkietan) Patxi Salinas (orain CD Basconiako entrenatzailea), profesional gisa eman zituen azken lau urteak han igaro baitzituen, eta Joseba Agirre, emakumezkoen Athletic Cluben arduradun nagusia. Hamarkada horretan izan ziren ere Andoni Lakabeg, Jose Angel Urribarrena, Ismael Urzaiz, Javi Gonzalez eta Oscar Vales. Mende aldaketarekin, Vigora iritsi ziren Txomin Nagore, Mario Bermejo, Ander Murillo eta, azkena, 2013-14 denboraldian, Celtan utzita jokatu zuen Jon Aurtenetxe.

Badira bi taldeek elkarbanatzen dituzten bestelako datu batzuk ere. Hala nola, etxeko jokalarien alde egiten duten apustua. Athletic eta Celta dira Lehen Mailan euren probintziako jokalari gehien zelairatzen dituzten taldeak, bai eta ezaugarri horri jarraiki minutu gehien jokatu dituzten futbolariak dituztenak ere. Herrerin, Nuñez, Iñigo Martinez, Yeray, Lekue, Capa, Beñat, Williams, Cordoba, Larra, Ibai eta Villalibre bizkaitarrek eta Pontevedrako Aspas, Sergio Alvarez, Hugo Mallo, David Costas, Denis Suarez, Ruben Blanco, Brais Mendes, Santi Mina, Iker Losada eta Kevin Vazquez jokalariek 8.000 minutu baino gehiago pilatzen dituzte aurtengo ligan jokatutako partidetan.

Zalegoen arteko giro ona

Athletic Clubeko eta Celtako zaleek giro berezia dute euren artean, eta bi klubek San Mamesera eta Balaidosera eramaten dituzten joan-etorri jendetsuetan islatzen da hori. Bi zaletuen arteko sintonia ona, zelai barruan eta zelaitik kanpo, nabarmena da, baldin eta bitarteko futbola badago, eta horren adibide da joan den urrian Balaidosen jokatutako joaneko partidan bizitako giroa jasotzen duen bideo hau.