undefined

Aterpe programa eta ‘Think’ proiektua Cyberbulling-en aurka batu dira

Aterpe programa eta ‘Think’ proiektua Cyberbulling-en aurka batu dira

Athletic Clubek Askartza Claret ikastetxeko DBHko ikasleek sareetako jazarpenaren aurka sortutako ekimena ezarri du harrobian, gai honen ganeko hitzaldien bidez

Iñaki Alonso buru duen Aterpe programa ‘Think’ ekimenarekin batuko da. Gure futbolean aitzindaria den Haurren Babeserako eremu zuri-gorriaren programa nagusia duela hilabete batzuk martxan jarri ondoren, Aterpe programa martxan hasi da eta cyberbulling-aren aurkako borrokarako proiektu egokiari lotu zaio.

Horrela, Athleticeko harrobiko taldeak hasi dira dagoeneko cyberbulling-ari eta arazoari aurre egiteko moduari buruzko hitzaldiak jasotzen. Eta hitzaldi hauek, hizlari talde oso berezi batetik jasotzen hasi dira, ‘Think’ proiektua sortu duten hamabi eta hamahiru urteko ikasleengandik hain zuzen ere.

Ekimen hau, ikasleak munduaren eraldaketaren protagonista izatea bilatzen duen ‘Design For Change’ mugimenduaren barruan sortu zen mundu mailan. Egoera horrekin, Askartza Claret ikastetxeko DBHko 1. mailako ikasle batzuek – Orain goi-mailako ikastaro batean –, Izaskun Gutierrez tutorearekin batera, ekimen hau sortu dute. Cyberbulling-aren aurka lan egin nahi dutela erabaki dute eta “Think” hitza duen ikono- logoa diseinatu dute. Haien ideia honakoa da: iruzkin ez egokiak edo iraingarriak behatzen dituztenean, ikasleak, aurre egin beharrean, irudia igotzen dute. Horiek horrela, beraiek egiten dira protagonista eta eraldaketarako eragile. Ikusle hutsak izateari uzten diote, eta kontzientziatuta egoteaz gain, sentsibilitate hori zabaltzen dute.