undefined

CD Tenerife, Kopako final-zortzirenetako aurkaria

CD Tenerife, Kopako final-zortzirenetako aurkaria

Athletic Clubek Heliodoro Rodriguez Lopez zelaian jokatuko du datorren astean Errege Kopakon laugarren kanporaketa

Athletic Clubek CD Teneriferen aurka jokatuko du Heliodoro Rodriguez Lopez zelaian, 2019-20 Errege Kopako final-zortzirenetako kanporaketan. Partida datorren astean (asteartea, asteazkena edo osteguna) jokatuko da, maila txikiagoko taldearen zelaian.

Uharteetako taldea 17. postuan dago gaur egun LaLiga Smartbankeko sailkapenean, eta Las Palmas UD taldearen aurka jokatuko du bihar etxetik kanpo, Kanarietako derbian, final-zortzirenetako Kopako partidari aurre egin aurretik. 24 urte pasa dira Tenerifek azkenegoz fase hau jokatu zuenetik, final laurenetara iritsi zen eta Atletico Madrilek kanporatu zuen. Athleticen eta Teneriferen arteko historiako Kopako lehen norgehiagoka izango da.

Hauek dira 2019-20 Errege Kopako final-zortzirenetako zozketak utzi dituen zortzi kanporaketak:

  • CD Badajoz – Granada CF
  • Cultural Leonesa – Valencia CF
  • CD Tenerife – Athletic Club
  • Real Zaragoza – Real Madrid CF
  • CD Mirandés – Sevilla FC
  • Rayo Vallecano – Villarreal CF
  • FC Barcelona – CD Leganés
  • Real Sociedad – CA Osasuna