undefined

Villacampa: “Geure burua aldarrikatzeko partida da”

Villacampa: “Geure burua aldarrikatzeko partida da”

Taldeak etxean aurrera pauso bat ematea espero du entrenatzaileak eta Valentzia CF-ren aurka bere bertsiorik onena erakustea

Angel Villacampa Athleticeko entrenatzaileak agerraldia egin du hedabideen aurrean, Granadilla Tenerife UD Kopako final-zortzirenetako aurkaria izango dela jakin ondoren. Zuri-gorrien entrenatzaileak, kanporaketako xehetasunetan sartu gabe, Primera Iberdrolako aurkari indartsuenak aurrean ez izatearen garrantzia azpimarratu du, baita norberaren zelaian jokatzeak ematen duen abantaila ere, aste barruan kanpora bidaiatu gabe.

Erreginaren Kopa alde batera utzita, Athleticek Valentzia izango du aurkari igande honetan Lezaman, 11: 00etatik aurrera. Valentziako taldeak bederatzi jardunaldi daramatza garaipenik lortu gabe. Igandeko ligako partidari buruz, Villacampak gogoratu du: “Gure azken garaipena Huelvan izan zen eta etxean benetako pausoa eman behar dugu,  taldea, benetan, ondo baitago. Madril CFFren aurkako porrotaren ondoren erronka berria dugu aurrean, hori da futbolak duena, eta partida honek balio behar digu geure burua aldarrikatzeko eta benetan nor garen erakusteko “.

Irene Ferrerasen taldeari dagokionez, “Lezamara larri datorrela” azpimarratu du Villacampak. “Talde bertikala eta konbinatiboa da, jokoan alaia, eta egiten dituen akats apurrak gehiegi ordaintzen dituena. Sailkapenean urrun egon arren, igandeko partida ez da batere erraza izango “.

Baja seguruei dagokienez, Jone Ibañez, Marta Perea, Marta Unzue, Yulema Corres, Leia Zarate eta Nekane baieztatu ditu entrenatzaileak. Sei jokalariek ezin izango dute igandeko neurketan parte hartu eta Lucia Garcia minduta dago. Entrenatzaileak Irene Oguiza eta Amaiur Sarriegi B taldeko jokalariekin indartuko du taldea.