undefined

UDG Tenerife, Erreginaren Kopako aurkaria

UDG Tenerife, Erreginaren Kopako aurkaria

Txapelketako lehen partida, final-zortzirenetan, lehoien eta kanariarren artekoa izango da

Athletic Clubek Tenerifeko Granadilla Kirol Elkartearen aurka jokatuko du Erreginaren Kopako final-zortzirenetako kanporaketan, gaur goizean Las Rozaseko RFEFen egoitzan egindako zozketan hala erabaki baita. Kanporaketa, partida bakarrera, otsailaren 11n edo 12an jokatuko da, etxean. Athleticena lehen bola izan da ontzitik ateratzen, Primera Iberdrolako 16 taldeekin.

Kanarietako taldea Ligako sailkapenaren erdian dago, 17 punturekin, hamargarren postuan, 4 partida irabazita, 5 berdinduta eta 7 galduta. Athleticek porrot egin zuen euren aurka Primera Iberdrolaren joaneko partidan (gol bat eta 0).

Horrela osatu dira final-zortzirenetako kanporaketan, lehiaketa honetako lehen txandan:

Así han quedado conformados los cruces de octavos de final, primera ronda de esta edición de la competición:

  • Athletic Club – UDG Tenerife
  • CD Tacón – Rayo Vallecano
  • Sporting Club de Huelva – FC Barcelona
  • Sevilla FC – Levante UD
  • Real Sociedad – Madrid CFF
  • RCD Espanyol – EDF Logroño
  • Deportivo Abanca – Valencia CF
  • Real Betis – Atlético de Madrid

Bilatutako saria
Athleticek bere bitrinentzat nahi duen garaikurra da Erreginaren Kopa . Zuri-gorriak birritan iritsi dira K.o. txapelketako finalera, 2011-2012 eta 2013-2014 denboraldietan, Espanyolen aurka 1-2 galdu zutenean Las Rozasen eta Fc Bartzelonaren aurka penaltietan Ceutan. Kopak malko eta emozio asko utzi ditu bidean. Hain zuzen ere, txapelketa honetako partehartzeetan Bartzelona izan da bere pizti beltza, lehoiei titulua irabazita eta hauek kanporatuz, lau aldiz, horietako azkena (2017-2018) finalerdietan irabaziz, Reuseko finalerdietan.

Iaz, Athleticek lehen kanporaketa gainditu zuen Real Betis penaltietan gaindituta, San Mameseko partida historikoan Atletico Madrilen aurka jokatu baino lehen (48.121 ikusle).