undefined

SKFK markak emakumezkoen taldea jantziko du bi denboraldiz

SKFK markak emakumezkoen taldea jantziko du bi denboraldiz

Moda etikoaren euskal marka lehenengo talde zurigorriaren kaleko arroparen hornitzaile ofiziala bihurtu da

SKFK euskal marka, Athletic Clubeko kaleko arroparen hornitzaile ofiziala bihurtu da eta lehen taldeko jokalariak eta teknikariak jantziko ditu 2019/20 eta 2020/21 denboraldietan, bi erakundeek lortutako lankidetza-akordioaren ondoren.

SKFK markak, “slow fashion” delakoaren kodeak errespetatzen dituen moda etikoko markak, material eta prozesu iraunkorrekin egindako uniformea sortu du lehen taldeko gure jokalarientzat.

Akordioa klubaren helburuetako bat da, gure lurraldearekin eta emakumeen kirolaren sustapenarekin konprometitutako partnerrak bilatzea hain zuzen ere.

Informazio gehiago: https://www.skfk-ethical-fashion.com