undefined

Athletic Cluben komunikatua

Athletic Cluben komunikatua

Athletic Clubek Cornellako partidaren aurretik gertatutakoak salatu eta deitoratu nahi ditu

Biolentziarekin zerikusia duen edozein adierazpen edo ekintza deitoratzen du Athletic Clubek.

Athletic Clubek, kirolaren eta biolentziarik gabeko futbolaren alde lan egiten duen ehun urteko Klubak, Cornellako partidaren aurretik gertatutako gertakariak irmotasunez deitoratu nahi ditu.

Kirol aurkaritza sanoan sinisten dugu, kirol esparruaz haratago doan aurkaritza deitoratuz. Aurkaria errespetatzen duten zalegoek bakarrik dute lekua gure artean, edozein egoeraren eta emaitzaren gainetik.

Biolentziaren edozein adierazpenen aurrean, tolerantziarik ez.

Elkartasun osoa adierazi nahi diegu futbola ezberdinen arteko topaleku bakezaletzat eta pluraltzat ulertzen duten zalegoei.