undefined

CD Tenerife taldearen aurkako partidarako sarrerak

CD Tenerife taldearen aurkako partidarako sarrerak

Kontsultatu Heliodoro Rodríguez Lopez zelaian jokatuko den partidarako sarrera eskuratzeko baldintzak

CD Tenerife taldeak 20 euroko prezioan jarriko ditu Athletic Cluben esku Errege Kopako 8/1eko partidarako sarrerak.

Partida ikusi nahi duten bazkideek Klubaren webgune ofizialeko Bazkideen Txokoan eman beharko dute izena urtarrilaren 25etik urtarrilaren 27ko 10:00ak arte.

Epea amaituta, Athletic Clubek interesatuei jakinaraziko die nola ordaindu eta nola jasoko dituzten.