undefined

Erreakziorako partida

Erreakziorako partida

Athletic Clubek eta Valentziak urteko lehen garaipena lortu nahi dute bihar 11:00etatik aurrera Lezaman

Primera Iberdrola txapelketa Lezamara itzuliko da bihar, 11:00etatik aurrera. Athleticek Valentzia izango du aurkari hemezortzigarren jardunaldian. Talde valentziarra 14 punturekin dator, sailkapeneko beheko postuetatik ihes egiteko beharrarekin. Talde Valentziarrak ez du txapelketako zazpigarren jardunalditik irabazten eta beraz, lehoiek , premia handia eta garaipen gosea duen beste aurkari bat izango dute aurrean, joan zen astean Madril CFF taldearen aurka gertatu zen bezala.

Joaneko partidan 2-0 irabazi zuten Irene Ferrerasen jokalariek Paternan. Valentziako taldeak, hasiera ona egin ostean, bederatzi jardunaldi daramatza hiru puntuak lortu gabe, eta joan den igandean ezin izan zuen bere zelaian garaipena lortu Espanyolen aurkako partidan.

Valentzia CF aurkari gogorra izango da. Bere jokalaririk onena Mari Paz Vilas da zalantzarik gabe. Aurrelaria taldeko golegilea da eta joan den igandean zazpigarren gola lortu ostean, David Villa gainditu eta Kempes berdindu zuen Valentzia CF taldearen golegile historiko nagusien zerrendan, 130 gol ofizialekin.

Angel Villacampa entrenatzaile zuri-gorriak, taldeak dituen baja ugarien aurrean, Irene Oguiza eta Amaiur Sarriegi deitu ditu berriro.

Horrela, Valentzia CF taldearen aurka jokatzeko zerrenda honako jokalari hauek osatzen dute: Andrea de la Nava, Ainhoa Tirapu, Andrea Sierra, Ainhoa Álvarez, Ainhoa Moraza, Garazi Murua, Damaris Egurrola, Maria Diaz, Maite oroz, Oihane Hernandez, Eunate Arraiza, Lucia Garcia, Erika Vazquez, Ane Azkona, Vanesa Gimbert, Oihane Valdezate, Irene Oguiza eta Amaiur Sarriegi.