undefined

Kuota ordainduta Getafe CF ikusteko

Kuota ordainduta Getafe CF ikusteko

Athletic Club-Getafe CF partida ikustera sartzeko ezinbestekoa izango da 2020 urteari dagokion urteko kuota ordainduta izatea

Athletic Clubek zera jakinarazi nahi die bazkideei: otsailaren 2an jokatuko den Athletic Club-Getafe CF partida ikustera sartzeko ezinbestekoa izango da 2020 urteari dagokion urteko kuota ordainduta izatea. Halaber bazkidegoari erregutzen diogu azken egunerako ez uztea, ilarak sortu baitaitezke partidaren atarikoan.

Bazkideen urteroko kuotak ordaindu gabeak, ordaindu ahal izango dira:

  1. CLUBAREN WEB ORRIALDEAREN BIDEZ (kuota helbideratuta ez duten bazkideek soilik)

“Bazkideen Txokoan” sartuz. Bazkide Kodea ta PIN zenbakiarekin identifikatzea beharrezkoa izango da. Ordainketa finantza-txartel batekin egin beharko da, pasabide seguru baten bidez, urtarrilaren 31erarte 12:00ak arte.

  1. SAN MAMES FUTBOL ZELAIA – TXARTELDEGIAK

KARNETA AURRETIAZ AURKEZTUZ ondoren adierazten diren data eta orduetan: urtarrilaren 29a, 30a eta 31a ​10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara;​ otsailaren 1a 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara; otsailaren 2a 10:30etik aurrera.