undefined

Sarrerak Donostirako

Sarrerak Donostirako

Bi entitateen Artean adostu bezala, Real Sociedad taldeak 575 sarrera bidaliko dizkio Athletic Clubi Real Sociedad-Athletic Club norgehiagokarako, (horietako 50 Klubeko konpromisoentzat gordeko dira)

Partida hori ikusteko, sarrera erosi nahi duten bazkideek Klubeko webgune ofizialaren bitartez inskribatu daitezke urtarrilaren 29tik, asteazkena, 10.00etatik, ostiralera arte, urtarrilak 31, 10.00etara.

Beharrezkoa balitz, zozketa urtarrilaren 31ean, 12.00etan egingo litzateke.

Sarreren prezioa 25 eurokoa izango da. San Mameseko txarteldegietan jasoko dira datorren astelehenean, otsailaren 3an, 10.30etatik 13.30etara eta 17.30etatik 20.00etara.

Sarrerak hartzeko, saridun bazkideek karnet originalak aurkeztea beharrezkoa izango da eta sarreren erabiltzaileen izen-abizenak eta NAN zenbakia adieraztea.