undefined

Erreginaren Kopako partidako ordutegia

Erreginaren Kopako partidako ordutegia

Athletic Cluben eta UDG Teneriferen arteko final-zortzirenetako partida Lezaman jokatuko da otsailaren 11n, asteartean, 19:00etan.

Athletic Clubek eta UDG Tenerifek Lezaman jokatuko duten Erreginaren Kopako final-zortzirenetako partida otsailaren 11n, asteartean, jokatuko da, 19: 00etan. Kanporaketa partida bakarrera izango da, hau da, bi klubetako batek final-laurdenetarako txartela lortuko du Lezaman.

Otsailaren 14an, ostiralean, beste zozketa bat egingo da Las Rozasen, Espainiako Futbol Federazioaren egoitzan, lehen txanda horren ostean aurrera jarraitzen duten zortzi taldeen arteko kanporaketak zehazteko.