undefined

San Mameseko fideltasunaren sari berria

San Mameseko fideltasunaren sari berria

Klubak bere bazkideen leialtasuna aitortzeko lanean jarraitzen du, zelai zuri-gorrian ohikoenak direnak aitortuz

Athletic Clubek San Mamesera gehien joaten diren bazkideak saritzen jarraitzen du, euren fideltasuna aitortuz. Ekimenaren lehen txandaren ostean, bigarren honetan 2019ko azken bost partidetara joandako bazkideek hartu dute parte: Real Valladolid, RCD Espanyol, Levante UD, Granada CF eta SD Eibar.

Meet & Greet-az (topaketa pertsonala) gozatzeko aukera ematen du sariak, Lezamako instalazioetan, bazkideak ezagutu nahi duen jokalari batekin. Oraingoan Unai Bidegain Zalbidek jaso du saria, partida horietara joan diren ia 19.000 bazkideen artean zozketa egin ondoren.

Hurrengo saria San Mamesen jokatuko diren LaLigako hurrengo 5 partidetara doazen bazkideetako batek jasoko du (RC Celta, Getafe CF, CA Osasuna, Villarreal CF eta Atletico de Madrid).