undefined

Donostirako sarrerak: sariduna 210 zenbakia

Donostirako sarrerak: sariduna 210 zenbakia

Zenbaki hori eta ondorengo 524ak, hau da, 734ra arte, sarrera bat erosteko eskubidea izango dute

Reale Arena futbol zelaian jokatuko den Ligako partidurako dauden sarreren zozketa egin eta gero, zenbaki sariduna 210a izan da. Beraz, zenbaki hori eta ondorengo 524ak, hau da, 734ra arte, sarrera bat erosteko eskubidea izango dute. Sarreren prezioa 25 eurokoa izango da.

1868 bazkide guztira apuntatu dira zozketa hauetarako.

San Mameseko txarteldegietan jasoko dira otsailaren 3an, asteazkena, 10.30etatik 13.30etara eta 17.30etatik 20.00etara.

Gogoratzen dizuegu sarrera bat erosteko eskubidearekin saritua izan den bazkideak sarrera hartuko ez balu, ezta berau ordaindu ere, beste zozketaren batean parte hartzeko gaitasunik gabe geratuko dela edozein lehiaketarako Klubak antola dezakeen beste zozketaren batean. Denboraldi berean bigarrenez berdin jokatuz gero, edozein lehiaketarako sarrerak eskuratzeko gaitasungabetzea 365 egunekoa izango da.

Azkenik, erretiratu gabeko sarrerarik balego, Klubak ondorengo zenbaki korrelatiboekin kontaktatuko luke, sarrerak agortu arte.