undefined

“Bajak izan arren taldeak hazten jarraitzen du”

“Bajak izan arren taldeak hazten jarraitzen du”

Ángel Villacampak berriro errepikatu du deialdia etxean aurten partidarik galdu ez duen Deportivo Abancaren aurka aritzeko

Angel Villacampa Athleticeko entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du hedabideen aurrean, zuri-gorriek Deportivo Abancaren aurka jokatuko duten Primera Iberdrolako hemeretzigarren jardunaldiko norgehiagokaren atarian, inoiz ikusi ez den neurketa, alegia. Partida zaila izango da, ez bakarrik Abegondo gure lehoientzat erabat ezezaguna den zelaia delako, baizik eta galiziarrek denboraldi honetan etxean partidarik galdu ez dutelako. Athleticek 27 puntu ditu, bosgarren da sailkapenean eta Deportivo, laugarren postuan da, 30 punturekin.

Entrenatzaile zuri-gorria pozik dago astea nola igaro den ikusita. “Garaipena behar genuen, Valentziaren aurkako emaitza laburra iruditu zitzaigun zelaian erakutsi genuena ikusita. Horrela jarraitu nahi dugu. Badakigu Deportivo bere etxean galdu gabe dagoela, estatistika hori hausteko ilusioarekin joango gara eta puntuak pilatzen jarraitzeko asmoz. Bajak izan arren taldeak hazten jarraitzen du“, esan du.

Aurkariari buruz, Villacampa, galiziarrak “aurkari zuzenak” direla gogoratu du. “Ez diegu korrika egiten utzi behar, trantsizioetatik gehiago bizi diren taldea baitira, lantzetik baino. Badaki aurkariaren galerez baliatzen eta baloi geldikako jokaldietan oso ondo ari dira“.

Manu Sanchezen taldearen aurkako partidari begira, taldeak joan den asteko sei baja berberak ditu: Unzue, Nekane, Leia, Marta, Yulema eta Jone Ibañez. Hori dela eta, entrenatzaileak deialdia errepikatu du eta taldea sendotzeko, Amaiur Sarriegi eta Irene Oguiza jokalariekin.

Coruñara joateko zerrenda 18 jokalarik osatzen dute: Ainhoa Tirapu, Andrea Sierra, Ainhoa Moraza, Garazi Murua, Ainhoa Álvarez, Damaris Egurrola, María Díaz, Maite Oroz, Oihane Hernández, Eunate Arraiza, Ane Azkona, Lucía García, Erika Vázquez, Vanesa Gimbert, Andrea de la Nava, Oihane Valdezate, Amaiur Sarriegi eta Irene Oguiza.