undefined

Puntu banaketa El Helmanticon

Puntu banaketa El Helmanticon

Vencedorren gol bikainari esker Bilbao Athleticek 1-1 berdindu du Salamanca CF UDSren aurka

Bilbao Athleticek bana berdindu du Salamanca CF UDSren aurka Bigarren B Mailako II. Multzoko 23. jardunaldian.

Iruk geldiketa ona egin behar izan du Salamancako jokalarien lehen hurbilketa kornerrera bidaliz, Gioren bolea baten bidez; hala ere, 10. minutua igarota, Martin Galvanek jaurtitako falta batean arratsaldeko lehen gola heldu da; Bilbao Athleticen erantzuna ez da berandu iritsi: Imanolen kornerrean Vencedorrek baloia kontrolatu du area ertzean, Dani Sotresen ateko eskuairan jarriz. Gol izugarria izan da. 16. minutua zen. 37. minutuan, Imanolek aukera bikaina izan du Nuñez eskuin hegaletik sartu ostean, baina jaurtiketa garaiegia atera zaio. Eta atsedenaldiaren atarian, Vencedorrek maisutasunez jaurti duen falta bat etxeko atezainak kornerrera urrundu du zutoinean jo ondoren.

Bigarren zatian ez da golik egon baina aldaketa guztiak egin dira: Joseba Etxeberriak Victor, Morcillo eta Guruzeta zelaian sartu ditu Prados, Imanol eta Artolaren ordez, hurrenez hurren.

Bilbao Athleticek Lezaman jokatuko du datorren asteburuan, otsailaren 8an, larunbatean, 18:00etan, CD Tudelanoren aurka, txapelketako 24. jardunaldian.