undefined

Irene Oguizaren lesioa

Irene Oguizaren lesioa

Lehen taldearekin min hartu zuen erdilariak haustura izan du bere ezkerreko belaunean

Irene Ogizak min hartu zuen pasa den igandean Abegondon, Deportivoren aurkako partidan. Erdilaria Angel Villacamparen hamaikakoan sartu zen lehen aldiz. 24. minutuan, baina, ordezkatu behar izan zuen ezker belaunean keinu txar bat sufritu ostean. Atzo, astelehena, erresonantzia magnetikoa egin zioten durangarrari lesioaren nondik norakoak zehazteko.

Irene Oguiza: egindako frogen ondorioz, ezker belauneko aurreko lotailu gurutzatuaren haustura antzeman zaio. Hurrengo egunetan sendagilearekin kontsulta pasako du kirurgia artroskopikoaren bitartez arestian aipaturiko lesioaren konponketa baloratzeko. Filialeko jokalariari ebakuntza egin zioten 2016an belaun berean, lesio beragatik