undefined

Dani Garcia, 1980 minutu jarraian Laligan

Dani Garcia, 1980 minutu jarraian Laligan

Athleticeko erdilariak partidako minutu guztiak jokatu dituen 22 partidatan utzi du marka, Laligan jokatutako partidetan. Jokalarien artean Andoni Iraolak bakarrik gainditu du marka hori

Dani Garciak amaiera eman zion atzo Anoetan denboraldi honetako bere errekor bereziari. Derbia jokatu arte txapelketako minutu guztiak jokatu ditu aurreko 22 partidetan titular izanik. Erdilariak 1980 minutu jarraian jokatu ditu liga txapelketan, eta historikoki, zelaiko jokalarien artean Andoni Iraolak bakarrik gainditu du marka hori, 2010-11 denboraldian 2.160 minutu jarraian jokatu baitzituen.

Atzo, Dani Garciak, txartel horia ikusi zuen 81. minutuan, denboraldiko bostgarrena. Ondorioz, ezin izango du hurrengo partida jokatu. Jokalariak 15. jardunaldian (abenduak 1) ikusi zuen bere laugarren txartel horia.